XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ihes dihoakion errainuari
segika doan gizon bakartiaren bakardadeak
bakarrik uzten duen kale berdea
gauean.

Ihes dihoakigun erreinuari segika
doan gizon bakartiaren kanduak
zauriturik uzten duen kaleko espaloiaren
koska
gauean.

Kaletik ihes egin nahi duen
gizona
ihes dihoakion errainuzko erreinuari
zer dela ez jakin arren
hankaz zapalduz
noraino joango den jakin gabe
doa, baina
badoa
inoiz itzaliko ez den alamartxoa igerri duela eta...

teresita irastorza.